Mimar Sinan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Khoca Mimar Sinan Ağa (otomandar turkieraz: معمار سينان; egungo turkieraz: Mimar Sinan, miːˈmaːɾ siˈnan ahoskatua, euskaraz: «Sinan arkitektoa»; 1490 inguru - 1578ko uztailaren 17a)[1][2] Otomandar Inperioko arkitekto eta ingeniari nagusia zen, Suleiman I.a, Selim II.a eta Murad III.a sultanentzako lan egin zuena. Hirurehun eraikuntza baino gehiago egin zituen.
Mimar Sinan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ağırnas (en) , 1490 |
Heriotza | Konstantinopla, 1588ko uztailaren 17a (97/98 urte) |
Hobiratze lekua | Konstantinopla |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Fatma Nur (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Otomandar turkiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, ingeniari zibila, zientzialaria eta hirigilea |
Lantokia(k) | Istanbul Edirne Kairo Alepo Vixegrad eta Istanbul |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Ingeniari militar ikasketak egin ondoren, mailaz igo zen lehenik ofizial eta geroago jenizaroen komandante izateraino, izateraino eta, azkenean, ağa ohorezko tituluarekin[3]. Arkitektura gaiak jenizaroekin kanpainan zela ikasi zituen, mota guztietako gotorlekuak eraikitzen aditu bihurtuz, baina baita ere bideak, zubiak eta akueduktuak[4]. Berrogeita hamar urte inguru zituela, erregeren arkitekto nagusi izendatu zuten, armadan ikasitako artezia teknikoak "eraikin erlijioso ederrak eraikitzeko" asmoarekin[4]. Lan horretan ia berrogeita hamar urtez izan zen.
Bere maisulana Edirne hiriko Selimen meskita da, nahiz eta ezagunena Istanbulen dagoen Süleymaniye meskita izan. Gobernuko sail handi baten buru izan zen eta hainbat laguntzaileei irakatsi zien. Hauetako batzuek ospea ere lortu zuten, Sedefhar Mehmet Ağa barne, Sultan Ahmed meskita (Meskita Urdina) eraiki zuena. Sinan otomandar arkitektura klasikoko arkitekto nagusitzat jotzen da eta Michelangelorekin alderatu izan da, Mendebaldeko garaikidea[5][6]. Michelangelo eta San Petri basilikaren planoak ezagunak ziren Istanbulen, gobernuak Leonardo da Vinci eta bera gonbidatu baitzituzten, 1502an eta 1505ean hurrenez hurren, Urrezko Adarra zeharkatzeko zubi bat eraikitzeko.