Montreal (eskualde administratiboa)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Montreal (frantsesez région administrative de Montréal) Quebeceko eskualde administratiboa da. 06 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko. Nazio honetako eskualderik txikiena da baina biztanle kopuruan lehena da eta bertan dago Montreal hiri nagusia. Bere lurraldeak Montrealgo aglomerazioarekin (Agglomération de Montréal) bat egiten du[1] baina ez, ordea, zabalagoa den Montrealgo metropoli komunitatearekin (Communauté métropolitaine de Montréal, CMM); azken hau beste lau eskualdetako lurrek (Laval osoa; Montérégie, Laurentides eta Lanaudièreko zatiak) ere osatzen dute[2].
Datu azkarrak Montréal, Administrazioa ...
Montréal | |
---|---|
Kanada | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Kanada |
Probintzia | Quebec |
Hiriburua | Montreal |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 45°30′00″N 73°41′00″W |
Azalera | 499,6 km² |
Mugakideak | Montérégie eta Laval |
Demografia | |
Biztanleria | 2.074.068 (2020) 2.004.265 (2021) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2020) |
Dentsitatea | 3.816,68 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
www.montreal.gouv.qc.ca/ |
Itxi
2002ko Quebecen egindako fusioetatik 2006ko desanexioetara udalerri bakarra ere osatzen zuen; egun 16 ditu, 2002 baino lehen 28 zeuden arren.