Munduari bira eman zion ontzia
Sarrionaidiaren ipuina Aresek ilustratua Elkanori buruz / From Wikipedia, the free encyclopedia
"Munduari bira eman zion ontzia" ipuin ilustratua da, Joseba Sarrionandiak 2022an Pamiela-rekin argitaratu zuen Kubako Ares marrazkilari ospetsuaren ilustrazioekin.[1] Liburuak jarrera kritikoz begiratzen dio Juan Sebastian Elkanoren bidaiaren kontakizunari, eta mundu globalizatuko botere harremanen inguruko hausnarketa proposatzen du.[2] 'Ontzia' euskal hitzaren esanahi bikoitzarekin jolastuz (itsasontzia zein edukiontzia izan daiteke), liburua oroimenerako eta izpiritu kritikorako edukiontzia ere bada.[3][4] Getariako itsasgizonak egindako bidaiaren saiakera da honakoa, «bainaz» betea, kontatu zaigun errelatoari interpelazioa.[5]
Munduari bira eman zion ontzia | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Joseba Sarrionandia |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | Munduari bira eman zion ontzia eta Unha volta ao mundo |
Ilustratzailea | Arístides Esteban Hernández Guerrero |
Argitaletxea | Pamiela |
ISBN | 978-84-9172-285-4 |
Orrialdeak | 163 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
2023an katalanez (Una volta al món), gaztelaniaz (Una vuelta al mundo) eta galizierazko (Unha volta ao mondo) bertsioak argitaratu zituzten Kalandraka argitaletxearekin.[6]