Muntiak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Muntiak (Muntiacus muntjak) Muntiacus generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Cervinae subfamilia eta Cervidae familian sailkatuta dago.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Muntiak | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Cervidae |
Leinua | Muntiacini |
Generoa | Muntiacus |
Espeziea | Muntiacus muntjak Zimmermann 1780[2]
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 180 egun |
Habitat | baso |
Eguneko zikloa | cathemeral (en) |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… |
Itxi
Artiodaktiloen ordenako eta zerbidoen familiako hausnarkari txiki hau metro bete inguru luze eta 45 bat cm garai izaten da. Adarrak erdialderaino larruazal iledunez estaliak izaten ditu, motzak eta punta-kakodunak. Arrek letagin sendoa dute. Gaztaina koloreko arrea du ilea, sabelaldean zurixka. Haragi gihartsua eta aho-gozo onekoa du. Bakarka edo bikoteak osatuz bizi da. Bizi-eremuak Indiako, Nepalgo, Txinako eta Malaia Uhartediko baso hezeak ditu[3].