Murillo el Fruto
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Murillo el Fruto[3][lower-alpha 1] edo Murelu Hautsi[lower-alpha 2] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 67,6 kilometrora. Altuera 325 eta 634 metro artekoa da, eta 33,40 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 674 biztanle zituen.
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Murillo».
Murillo el Fruto Murelu Hautsi | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Herriko enparantza, Andre Maria elizarekin | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Erriberri | ||
Eskualdea | Erdialdea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Tafalla | ||
Izen ofiziala | Murillo el Fruto | ||
Alkatea (2019-2023) | Arantxa Murillo Tanco (talde independente) | ||
Posta kodea | 31313 | ||
INE kodea | 31179 | ||
Herritarra | murillotar, mureluar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°23′54″N 1°27′57″W | ||
Azalera | 33,4 km² | ||
Garaiera | 325-634 metro | ||
Distantzia | 67,6 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 674 (2023: 11) | ||
Dentsitatea | 20,18 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 18,89 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 36,5 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 79,27 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 12,08 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||
Euskaldunak[1][2] | % 1,00 (2018: %-0,47) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | www.murilloelfruto.es |
Herri hau Aragoi ibaiaren eskuinaldean dago. Raimundo Lanas garai guztietako joterorik onenaren jaioterria, Murillo edo Murelu Uxueko mendilerroaren azpian dago, mendi eta ibaiaren artean, Aragoiko Erriberako hasieran. Nafarroako hegoaldeko herri tipikoa da, hedadura handi samarra du, solairu bat edo biko etxez osatua, Erriberako eskema tradizionalari jarraituz.
Bertako biztanleak murillotarrak edo mureluarrak dira.