Nafarroako artzanor
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroako artzanora edo Pirinioetako artzanora Euskal Herriko bertako txakur arraza bat da, Nafarroako mastina ere deitua lehen[1]. Garai batean askoz zabalduagoa egon zen Euskal Herri guztian barrena, joan den mendeko erdira arte. Otsoa leku gehienetik desagertu arte, alegia. Azken hamarkadetan, ordea, Euskal Pirinioetan, Nafarroa Garaian eta Zuberoan, beste inon ez omen ziren geratu halako zakurrak. Arraza Aragoi eta Katalunian ere hedatuta omen zegoen, baita Okzitanian ere baina neurri txikiago batean.
Datu azkarrak Nafar artzanora, Espeziea ...
Nafar artzanora | |
---|---|
Txakur arraza | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Jatorria | Euskal Herria Okzitania Aragoi Katalan Herriak |
Sinonimoak | Pirinioetako artzanora Artzako Artzaku Artzazakurra |
Altuera | arra: 77 cm gutxienekoa emea: 72 cm gutxienekoa |
Katalogo kodea | 092 |
Itxi