Neptuno (mitologia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Neptuno[1], erromatar mitologian, Saturno eta Opsen seme nagusia eta Jupiterren anaia da. Neptunok, ur eta itsaso guztiak gobernatzen ditu. Olatuen gainetik zaldi gainean doa. Uretako biztanle guztiek obeditu behar diote, eta, greziar mitologian, Poseidon bezala ezagutzen da.
Neptuno (mitologia) | |
---|---|
Erromatar mitologia eta Antzinako Erromako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Jatorrizko izena | Neptunus |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Poseidon, Ahti (en) , Ægir eta Njörðr |
Familia | |
Aita | Saturno |
Ezkontidea(k) | Salazia, Thetis (en) , Anfitrite eta Venilia (en) |
Seme-alabak | Halaesus (en) , Leukon eta Triton |
Anai-arrebak | Vesta, Pluton, Jupiter, Zeres eta Junon |
Neptunok, itsasoa aukeratu zuen bizileku bezala, eta, honen sakon-sakonean, urrezko gazteludun erresuma bat dago. Bere hiruhortz boteretsuarekin, olatuak eragiten ditu, iturriak eta iturburuak sorrarazten ditu nahi duen tokian, eta, bere haserrea, lurrikarak eraginez bideratzen du.
Jainko hau, bere zaldiengandik banaezina da. Arrazoi honegatik eta beste batzugatik, zaldi batekin sinbolizatzen da. Neptuno ez da jantzi arranditsuekin janzten, bere itxura, nahikoa baita bere boterea frogatzeko.
Itsasoetako jainkoa, oso elementu ezegonkor eta arriskutsua da, bere emozioekin, ekaitz ikaragarrietatik hasi eta olatu bare eta lasaietaraino sor ditzake, eta, ondorioz, inork ez du probokatzen, horretarako arrazoi onen bat izan gabe.