Ninja
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ninjak (japonieraz: 忍者?) edo shinobiak (japonieraz: 忍び?) Japoniako eliteko agenteak izan ziren, espioitza, infiltrazio, mozorrotze, hilketa eta informazio bilketa tekniketan trebatuak, gaur egungo komando berezien antzera. Ninpo izeneko ohore kode bat betetzen zuten eta 3 edo 4 urtetatik gogor entrenatzen ziren. Oraindik ere, herriaren imajinazioa mirestuta dauka ninjen kondairak.[1]
Gehienbat erabiltzen zituzten armak hauek ziren:
- Shuriken-ak
- Kunai-ak
- Ninja-tō edo Shinobigatana-k