Nok kultura
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nok kultura Burdin Aroko lehen biztanleria da, oraindik geratzen diren materialek Nigeriako Kaduna Estatuko Nok herrialdean bizi den Ham herritik hartua dute izena[1], bertan 1928an bere terrakota eskultura ospetsuak aurkitu ziren. Nok Kultura K.a. 1000. urtearen inguruan agertu ziren eta baldintza ezezagunetan K.o. 500. urtean desagertu ziren, gutxi gorabehera, 1.500 urtez iraun zuelarik.[2][3]
Nok kultura | |
---|---|
Datuak | |
Eskualdea | Mendebaldeko Afrika |
Koordenatuak | 9°30′11″N 8°00′58″E |
Historia | |
Garaia | Burdin Aroa eta Neolito |
Garaia(k) | Burdin Aroa |
Kultura | Nok |
Tresnak egiteko burdinaren erabilera, urtzea eta forja erabiliz, Nok kulturan gutxienez K.a. 550., eta zihurrenik askoz lehenago, azaldu zen. Hizkuntzalaritza historikoko datuek eskualdean burdina urtzea K.a. 1000.ean bere kasa aurkitu zutela iradokitzen dute.[4][5] 2005ean hasi ziren Nok leku arkeologikoak sistematikoki landa-lanean ikertzen, Burdin Aroko arkeologia testuinguruan Nok terrakota eskulturak hobeto ulertzeko[6][7].