Okil gibelnabar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Okil gibelnabarra (Dendrocopos leucotos) okil edo pizidoen familiako hegaztia da, Eurasiako basoetan bizi dena[1].
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Okil gibelnabar | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Piciformes |
Familia | Picidae |
Generoa | Dendrocopos |
Espeziea | Dendrocopos leucotos Bechstein, 1802
|
Banaketa mapa | |
Kumaldiaren tamaina | 3,9 |
Errute denbora | 15 egun |
Itxi
Okil gibelnabarra Euskal Herriko hegazti espezierik berezienetariko eta urrienetariko bat da. Baso hostozabal zaharrei estuki loturiko espeziea da, izaera kontinentala duena, eta gure inguruan Iparraldeko eta Nafarroa Garaiko hainbat txokotan baino ezagutzen ez dena. Mundu mailako kontserbazio-egoera ona den arren, Pirinioen mendebaldera mugaturiko populazioa oso murritza da.