Oktoberfest
From Wikipedia, the free encyclopedia
Oktoberfest (euskaraz Urriko Festa) 1810. urtetik aurrera Alemaniako Munich bavariar hirian ospatu ohi den jaialdia da. Alemaniako Jaialdi Herrikoi edo Herri Festa (alemanaz Volksfest) handiena da, baita gisa honetako munduko handienetakoa ere, urtero 6 milioi bisitarik baino gehiago dituelarik[1]. Irailaren 15a ondorengo larunbatetik hasi eta bi asteetan zehar Munich hiriaren erdigunean dagoen Theresienwiese (Santa Teresaren larrea) zelaian ospatzen da, Trengeltoki Zentralatik (Hauptbahnhof) hurbil.
Informazio gehiago Generoa :, Urtea : ...
Oktoberfest | |
---|---|
Oktoberfest jaialdiko giroa. | |
Generoa : | Garagardo festa |
Urtea : | 1810 |
Lekua : | Theresienwiese Munich, Alemania |
Iraupena : | Irailaren 15 ondorengo larunbatean hasi eta bi asteetan zehar |
Webgunea : | http://www.oktoberfest.de/ |
Itxi
Nagusiki Märzen garagardo mota zerbitzatu eta edaten da.