Orbara
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Orbara[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 62,4 kilometrora. Altuera 703 eta 1206 metro artekoa da, eta 9,14 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 29 biztanle zituen.
Orbara | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Herria eta Mutria mendia Berrenditik | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Pirinioak | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Mankomunitatea | Bidausi | ||
Izen ofiziala | Orbara | ||
Alkatea (2019-2023) | Angel Mari Beuntza Erro (independente) | ||
Posta kodea | 31671 | ||
INE kodea | 31196 | ||
Herritarra | orbaratar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°58′31″N 1°14′59″W | ||
Azalera | 9,14 km² | ||
Garaiera | 703-1206 metro | ||
Distantzia | 62,4 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 29 (2023: −4) | ||
Dentsitatea | 3,17 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 28,79 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 166,67 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 0 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu euskalduna | ||
Euskaldunak[1][2] | % 14,60 (2018: %-13,97) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1845 (independentzia) |
Iratiko oihanera bidean eta hainbat bidezidorren bidegurutzean, Aezkoa herri txikiena da Orbara. Irati ibaiaren meandro batean dago, haranaren zatirik zabalenean, baina, hala ere, nahiko estua da. Ibarreko arkitektura tipikoa da, fatxada zuriak eta arrosa-harrizko ukituak dituzten etxeak ditu, baita egurrezko dekoratuak ere. Lurraren egitura uhinduak forma berezia ematen dio, gurutze formakoa.
Aezkoa ibarran kokatuta da, baina 1845etik udalerri independentea da. Bertako biztanleak orbaratarrak dira.