Oseas (profeta)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Oseas edo Osee[1] (hebreeraz: הוֹשֵׁעַ, estandar Hoshea, tiberieraz Hôšēăʻ, "Salbamen"; antzinako grezieraz: Ὠσηέ, Ōsēé) Biblian, hamabi profeta txikietako bat da, haren izeneko liburuaren egilea. Samariako erresuman aritu izan zen, K.a. 752tik K.a. 725 arte. Oseasen liburuan ikusten den ideia nagusia, Jahveren maitasuna da, Israelen eskergaiztasunari kontrajarririk.
Datu azkarrak Argitalpena, Ageri den obrak ...
Oseas (profeta) | |
---|---|
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Israelgo Erresuma, K.a. 784 |
Heriotza | Safed, ezezaguna |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | profeta |
Familia | |
Aita | Beeri |
Ezkontidea(k) | Gomer (en) |
Seme-alabak | |
Senideak | ikusi
|
Bestelakoak | |
Irakasleak | Zechariah ben Jehoiada (en) |
Ikasleak | Amos (profeta) |
Itxi
- Artikulu hau Itun Zaharreko profetari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oseas».
Hirurogei urtez lan egin zuen eta idatzizko profeziak uzteko profeta bakarra izan zen.[2] Aita Beeri profeta izan zuen.