Post-rock
From Wikipedia, the free encyclopedia
Post-rock terminoa Simon Reynoldsek erabili zuen lehen aldiz The Wire aldizkariaren ale batean (1994ko maiatzean) rockaren berezko instrumentuak erabiltzen dituzten rock talde batzuen soinua deskribatzeko, baina generoaren tradizioan aurkitzen ez diren erritmo, harmonia, doinu, tinbre eta progresio harmonikoak gehituz. Talde gehienek musika instrumental hutsa egiten dute.[1] Bestela, ambient, jazz, krautrock, dub eta klasiko minimalistatik ere eraginak jasotzen dituzte.
1990eko hamarkadan garatu zen batik bat, bereziki AEBetan (Chicago), Kanadan (Montreal) eta Erresuma Batuan.