Riegoren ereserkia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Riegoren ereserkia (gaztelaniaz: Himno de Riego) Rafael del Riego teniente koronelaren zutabe hegalariak abesten zuen ereserkiaren izena da, azken honek Fernando VII.a Espainiako erregearen aurka 1820ko urtarrilaren 1ean Las Cabezas de San Juanen matxinatu zenean. Ereserkiaren hitzak Evaristo Fernández de San Miguelenak dira, eta musika egile ezezagun batena (hala ere, badaude José Melchor Gomisena zela esaten dutenak).[1]
Datu azkarrak Riegoren ereserkia, Jatorria ...
Riegoren ereserkia | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1820 |
Honen izena darama | Rafael del Riego |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Hitzak | Evaristo Fernández de San Miguel (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | José Melchor Gomis (en) |
Itxi
Espainiako ereserki nazional gisa erabili zuten Hirurteko Liberalean (1820-1823), Lehen Errepublikan (1873-1874) eta Bigarren Errepublikan (1931-1939). Erbesteko Espainiako Bigarren Errepublikak ere bere erabilerari eutsi zion desegin zuten arte.