Rinat Akhmetov
From Wikipedia, the free encyclopedia
Rinat Leonidovytx Akhmetov (ukraineraz: Ріна́т Леоні́дович Ахме́тов; Donetsk, Ukraina, 1966ko irailaren 21a) XXI. mende hasierako Ukrainako pertsonarik aberatsena da, 1990eko hamarkadatik, herrialdearen independentziarekin, bertako oligarken artean lehena. Sistema Capital Management (SCM) izeneko enpresa baten bidez ditu jabetza gehienak,[1] hainbat negoziotan banaturik: Energia, ikatzaren eta burdin mineralaren meatzaritza, metalurgia, hedabideak[2]. Zenbait iturrik esan dute Akhmetovek delinkuentzia antolatuan parte hartu duela, baina Akhmetovi ez diote inoiz delitu bat leporatu.[3][4][5] Ukrainako Xakhtar Donetsk futbol-klubaren jabea eta presidentea da. 2006-2007 eta 2007-2012 urteetan, Akhmetov Ukrainako Eskualdeetako Alderdiko ordezkari izan zen Verkhovna Rada ukrainar parlamentuan.[6][7][8]
Rinat Akhmetov | |||||
---|---|---|---|---|---|
2007ko azaroaren 23a - 2012ko abenduaren 12a Hautetsia: 6th Verkhovna Rada (en)
2006ko maiatzaren 25a - 2007ko azaroaren 23a Hautetsia: 5th Verkhovna Rada (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Donetsk, 1966ko irailaren 21a (57 urte) | ||||
Herrialdea | Ukraina Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Vasyl' Stus Donetsk National University (en) 2001) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | enpresaburua, politikaria, ekintzailea, ekonomialaria, bankaria eta industrialaria | ||||
Jasotako sariak | |||||
Kidetza | 6th Verkhovna Rada (en) 5th Verkhovna Rada (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama | ||||
Alderdi politikoa | Eskualdeen Alderdia Opposition Bloc (en) |