Ronda Rousey
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ronda Jean Rousey (Riverside, Ameriketako Estatu Batuak, 1987ko otsailaren 1a) borrokalari profesionala, arte martzial mistoetako borrokalari ohia, judoka ohia eta aktorea da. 2018. urtetik WWE borroka libreko enpresarentzat egiten du lan. Bere ibilbide profesionalean “Rowdy” izengoitia erabili izan du, Roddy Piper borrokalari profesionalaren omenez.
Ronda Rousey | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ronda Jean Rousey |
Jaiotza | Santa Monica, 1987ko otsailaren 1a (37 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Venezia |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ama | AnnMaria De Mars |
Ezkontidea(k) | Travis Browne (en) (2017 - |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Santa Monica High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte martzial mistoetako borrokalaria, judoka, borrokalari profesionala, martial artist (en) , aktorea eta kirolaria |
Parte-hartzailea
| |
Entrenatzailea | Gokor Chivichyan |
Pisua | 70 kilogramo |
Altuera | 170 zentimetro |
Enplegatzailea(k) | Ultimate Fighting Championship (en) (2011 - 2016) WWE (2018 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
rondarousey.com | |
|
2008ko Udako Olinpiar Jokoetan Rousey judoan domina bat jasotzen zuen lehen emakumezko estatubatuarra bilakatu zen, brontzezko domina irabazita[1]. Ostean Arte Martzial Mistoetan lehiatzeari ekin zion. King of the Cage promozioan eginiko bere Arte Martzial Mistoetako debutean irabazi egin zuen eta ostean Strikeforce promoziora pasa zen. Bertan Strikeforceko emakumezkoen oilar pisuko azken txapelduna bilakatu zen, 2011n Ultimate Fighting Championship (UFC)-ek Strikeforce erosi aurretik. UFCko lehen emakumezko txapelduna izan zen, UFCko emakumezkoen oilar pisuko txapeldun izendatu zutenean. UFCko lehenengo emakumezkoen borrokan parte hartu zuen UFC 157an bere txapeldun gerrikoa Liz Carmocheren aurka defendatu zuenean. Borroka ugari bere aurkariarengan armbar izeneko teknika bat aplikatu eta errendituaraziz irabazi zituen. Emakumezko batek gauzaturiko titulu defentsa kantitate handienaren (6) errekorra ezarri ostean Rouseyk Arte Martzial Mistoetako bere lehen porrota jasan zuen Holly Holmen aurka bere txapeldun gerrikoa galdu ostean. 2018an UFCren ospearen aretoan sartzen zen lehen emakumezkoa bilakatu zen.[2]
2018an borroka librean lehiatzen hasi zen WWE enpresarekin kontratu bat sinatuz.[3] Wrestlemania 34ean egin zuen bere debuta Kurt Angle borrokalariarekin batera binakako borroka misto batean Triple H eta Stephanie McMahon bikotea garaituz. Beranduago, SummerSlamen, WWEko bere lehen txapeldun gerrikoa irabazi zuen RAWko emakumezkoen txapelduna bilakatuz. WWEn jasan zuen lehen porrota Wrestlemania 35en jaso zuen Becky Lynch eta Charlott Flairren aurkako hiru pertsonako borroka batean bere txapeldun gerrikoa Becky Lynchen aurka galdu zuenean.
Aktore lanetan ere ibili izan da Rousey, besteak beste The Exambles 3[4] (2014), Furious 7[5] (2015) eta Mile 22 (2018)[6] filmetan agertuz. My Fight / Your Fight izeneko autobiografia plazaratu zuen 2015ean.