Ruandako genozidioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ruandako genozidioa 1994an gertatu zen. Gatazkan, hutuek (hainbat joeratan banatuta) eta tutsiek hartu zuten parte.[1] Linda Melvern britainiar erreportariak adierazi zuenez, genozidioa ondo planifikatuta zegoen. Triskantzaren hasieran, 30.000 pertsonak eratu zuten milizia eta herrialde osoan zeuden barreiatuta.[2] Miliziako zenbait kidek AK-47 errifleak lortzeko erraztasunak omen zituzten, inprimaki soil bat beteta. Beste arma batzuk lortzeko, hala nola granadak, ez zen inolako paperik bete behar eta masiboki banatu ziren.
Ruandako genozidioa | |
---|---|
Mota | genozidio gatazka |
Denbora-tarte | 1994ko apirilaren 7a - 1994ko uztailaren 17a |
Kokaleku | Ruanda |
Herrialdea | Ruanda |
Parte-hartzaileak | Pauline Nyiramasuhuko Béatrice Munyenyezi (en) Agnès Ntamabyaliro Rutagwera (en) Agathe Habyarimana Théoneste Bagosora (en) Georges Rutaganda (en) Félicien Kabuga (en) Jean Kambanda (en) Robert Kajuga (en) Valérie Bemeriki (en) Emmanuel Rukundo (en) |
Helburu | tutsi |
Honen ondorioa | Consequences of the Rwandan genocide (en) |
Pertsona hilak | 1 1.000.000 |
Kronologia | |
1994ko apirilaren 8a-1994ko apirilaren 14a | Opération Amaryllis (en) |
1994ko maiatzaren 17a- | Arms embargo (en) |
1994ko apirilaren 6a | Assassination of Juvénal Habyarimana and Cyprien Ntaryamira (en) |
Opération Turquoise (en) | |
2017 | Pope Francis asks for forgiveness for church's role in Rwanda genocide (en) |
Melvern erreportariaren esanetan, genozidioa kabinete batzarretan eztabaidatu zela aitortu zuen Ruandako lehen ministro Jean Kambandak. Era berean, kabineteko ministro batek «tutsi guztiez libratzearen alde» zegoela esan zuen, «tutsirik gabe Ruandako arazo guztiak amaituko liratekeelako».[3]