San Beturianen errege-monasterioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
San Beturianen errege-monasterioa (aragoieraz: Reyal Monesterio de Sant Veturián, gaztelaniaz: Real Monasterio de San Victorián) fraideen monasterio bat da, Los Molinos herrian kokatua, El O Pueyo d'Araguas udalerrian, Sobrarbe eskualdean, Huesca, Aragoi.
San Beturianen errege-monasterioa | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Huescako probintzia |
Aragoiko udalerria | El Pueyo de Araguas-O Pueyo d'Araguas |
Gune populatu | Los Molinos |
Koordenatuak | 42°27′27″N 0°13′16″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XI. mendea |
Izenaren jatorria | Victorian of Asan (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0010880 |
Elezahar aragoiarren arabera, Eneko Arista Iruñeko erregea Araguas herrian ehortzi zuten, baina handik monasterio honetara ekarri zuten gorpua. Petri IV.a Aragoiko erregearen aginduz halaber, Eneko Aristaren gurutzearen irudia zeraman urrezko zapi bat bidali zen 14. mendean monasterio honetara, Aritza erregearen hilobia dotoretu zezan[1]. Beste iturri batzuen arabera, Leireko monasterioan legoke lurperatua[2].
Eneko Aristarena izan zitekeen sarkofagoa monasterioan dago oraindik, baina han ziren gorpuzkiak 1936an desagertu ziren bertatik[3].