Sirenia
Euterioen infraklaseko zenbait ugaztunez esaten da. Hezur sendo eta astunak, hegats bilakatutako aurreko gorputz-adarrak eta dortsobentralki zapaldutako isatsa dituzte. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Sirenia (grezieratik, sirena) ugaztun karedun ordena bat da. Gaur egun, taldeak lau espezie ditu. Afrotheria goiordenaren barruan daude eta Paenungulataren ordenetako bat izan liteke. Ziurrenik euren ahaiderik gertukoenak elefanteak dira. Itsas ugaztun belarjale bakarrak dira eta, Cetacearekin batera, uretan bizitzeko guztiz ohituta dauden ugaztun bakarrak dira[1]. Itxuraz Pinnipedaren antzekoak dira, baina ez dira talde berberekoak. Pinnipedoak haragijaleak dira, baina sirenidoak, belarjaleak. Sirenidoak, gainera, guztiz urtarrak dira eta ez dira ezta kumeak izateko bertatik irteten.
Sirenia | |
---|---|
Eozeno-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Eumetazoa |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Sirenia Illiger, 1811 |
Familiak | |
| |
Banaketa mapa | |
eta | |
Animalia handi eta astunak dira, geldoak mugitzean. Ur tropikaletan bizi dira, kostaldeetan, estuario eta ibaietan. Euren haragi eta larrutarako, ehizagai izan dira, ia desagertzeraino. Gaur egun, espezie guztiak babesturik daude.