Solido deformagarrien mekanika
From Wikipedia, the free encyclopedia
Solido deformagarrien mekanika gorputz solido deformagarriek egoera desberdinen aurrean duten portaeraren azterketa da, besteak beste, kargen aplikazioen aurrean edota efektu termikoen aurrean. Portaera hauek guztiak solido zurrunenak baino korapilatsuagoak dira, eta solido deformagarrien mekanikan aztertzen dira, deformazio eta tentsio moduko kontzeptuak barneratuz.
Solido deformagarrien mekanikaren aplikazio bat litzateke geometria zehatz batetik abiatuz eta aplikatutako indar zehatz baten aurrean, zurruntasuna eta erresistentzia mantentzen diren ikustea. Problema hauek ebazteko, solidoaren tentsio- eta deformazio-mugak zehaztu behar dira. Hauek jakiteko beharrezko ekuazioak hauexek dira:
- Oreka ekuazioak: Barne-tentsioak kanpo-tentsioekin erlazionatzen dituzten ekuazioak. Estatikako ekuazioak oreka-ekuazioetatik deduzitu daitezke.
- Osagarritasun-ekuazioak: Hauek tentsioa eta deformazioa erlazionatzen dituzte. Bi magnitude horietaz gain, tenperatura, deformazio-abiadura, pilatutako deformazio plastikoak, gogortasunaren aniztasunak eta abar agertu daitezke ekuazioetan.
- Bateragarritasun-ekuazioak: Bateragarritasun-ekuazioetatik abiatuz, desplazamenduak kalkula daitezke deformazioen arabera eta inguruneko baldintzen edo kanpoaldearekiko loturen arabera.