Sonar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sonarra (ingelesezko SONAR, Sound Navigation And Ranging hitzen laburdura, euskaraz “soinu nabigazio eta oszilazioa”) itsaspekoak, minak eta ur azpiko bestelako objektuak detektatzeko tresna da, soinu-uhinak baliatzen dituena objektuak lokalizatu eta identifikatzeko.[1] Soinuaren urpeko hedapenaz baliatzen da ur azpiko objektuak detektatzeko. Radarrak bezala funtzionatzen du, baina irrati-uhinen ordez soinu-uhinak baliatzen ditu, soinu-uhinak oso ondo hedatzen baitira uretan. Ultrasoinu-sorgailu batek soinu-sorta bat igortzen du; zerbaitek (itsaspeko batek, arrain-sarda batek, itsas hondoak...) islatzen dituenean, uhinak sonarrera[2] itzultzen dira, eta igortze-unearen eta jasotze-unearen arteko denbora neurtuz jakin daiteke zer distantzia dagoen sonarraren eta objektuaren artean. Sonarrak orientazioa ere ematen duenez, objektuaren kokapen zehatza ematen du.
Sonarra kokapen akustikorako bitarteko gisa erabil daiteke, radarraren antzera funtzionatuz, uhin elektromagnetikoak igorri beharrean bulkada soinudunak erabiltzen baititu. Izan ere, kokapen akustikoa GPSa baino lehenago erabili zen airean, eta oraindik SODAR (sonar bidezko aireko miaketa bertikala) aplikagarria da ikerketa atmosferikorako.
«Sonar» terminoa izaera infrasonoroko soinua sortzeko eta jasotzeko erabilitako ekipoa aipatzeko ere erabiltzen da. Sonar sistemetan erabiltzen diren maiztasunak intrasonikoetatik extrasonikoetara (20 Hz eta 20.000 Hz artean) doaz, giza belarriaren gaitasuna. Hala ere, kasu honetan hidrofono bat aipatu beharko litzateke eta ez sonar bat. Sonarrak bi gaitasun ditu: hidrofono edo sonar gisa erabil daiteke.