Sorabiar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sorabiarrak[4] (goi-sorabieraz: Serbja; behe sorabieraz: Serby; baita wendiarrak edo lusaziar sorabiarrak ere) Erdialdeko Europan, batez ere Lusazia eskualdean, bizi den mendebaldeko eslaviar herriaren kideak dira. Alemanian, Brandenburgo eta Saxonia estatuetan bizi dira: bertan gutxiengo babestua dira. Sorabieraz (goi-sorabieraz edo behe sorabieraz) egiten dute, poloniera eta txekieratik hurbil dagoen hizkuntzaz.
Datu azkarrak Sorabiarrak Serby, Serbja, Sorben, Biztanleak guztira ...
Sorabiarrak Serby, Serbja, Sorben | |
---|---|
Lusaziako sorabiar neska bi, jantzi tipikoaz jantzita | |
Biztanleak guztira | |
60.000[1]-70.000[2] (est.) • 40.000 goi sorabiar • 20.000 behe sorabiar | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Hizkuntza | |
Sorabiera (goi-sorabiera, behe sorabiera), aleman | |
Erlijioa | |
Katolizismo, luteranismo | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Eslaviar herriak |
Itxi
Sorabiarrak bi multzo geografikotan banaturik daude:
- Goi sorabiarrak, goi-sorabieraz egiten dutenak (40.000 lagun inguru).[5]
- Behe sorabiarrak, behe sorabieraz egiten dutenak (20.000 lagun inguru).[6]