Sue Bird
saskibaloi jokalari estatubatuarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Suzanne Brigit Bird (Syosset, New York (AEB), 1980ko urriaren 16a) Women's National Basketball Associationeko (WNBA) Seattle Storm taldeko saskibaloi jokalari profesional estatubatuarra da[1]. 2002ko WNBAko errekrutatze saioan, Stormek lehen zerrenda orokorrean aukeratu zuen Bird, eta WNBAren historiako jokalari handienetako bat dela kontsideratzen da. 2021etik aurrera, hiru hamarkada ezberdinetan tituluak irabazi dituen WNBAko jokalari bakarra da Bird. Saskibaloi Operazioen Elkargoan, bulegari kargua izan zuen American Basketball Associationeko (NBA) Denver Nuggets-entzat. Errusiako hiru taldetan ere jokatu du. Bere familia Israelgoa da, eta estatubatuar eta israeldar hiritartasuna du[2].
Batxilergoan, New York Estatuko Urteko Jokalaririk Onena, New Yorkeko Daily News-en Urteko Jokalaririk Onena eta WBCA (Women's Basketball Coaches Association) All-American (Amerikar Tipikoa) izan zen, eta, 2002an, azken ikasturtean, garaitu gabeko Connecticuteko Unibertsitateko taldekide bezala, Wade Trophy eta Naismith saria irabazi zituen Unibertsitateko Urteko Jokalarik Onena gisa. UConn-eko (Connecticuteko Unibertsitatea) ibilbidea, lehen postuan amaitu zuen kantxako hiru puntuko eta jaurtiketa libreen ehunekoan, bigarren asistentzietan eta lapurretetan eta nazioko oinarriko nagusi bezala bere taldea 114-4ko errekorrera zuzentzen zuen bitartean Nancy Lieberman Sariaren irabazle hirutan.
Birdek lau WNBA txapelketa irabazi ditu Stormekin (2004, 2010, 2018, 2020)[3], bost olinpiar urrezko domina historiko (2004, 2008, 2012, 2016 eta 2020)[4], bi National Collegiate Athletic Association (NCAA) txapelketa UConn-ekin (2000, 2002) eta lau Nazioarteko Saskibaloi Federazioa (FIBA) Munduko Kopa (2002, 2010, 2014, 2018). Sari guztiak lau aldiz lortu dituen 11 emakumeetako bat da. Gainera, bost aldiz Emakumezkoen Euroligako txapelduna da (2007-2010, 2013)[5]. WNBAko bere ibilbidean, WNBA All-Starreko hamaika taldetan eta All-WNBAko zortzi taldetan aukeratu izan dute. Gainera, 2011an, WNBA Top 15 Time (WNBA Garai Guztietako Jokalari Onenen) arteko bazala bozkatu zuten zaleek; halaber, WNBA Top 20@20 (Ligako garai guztietako 20 jokalari hoberen)etako bat bezala 2016an, eta, 2021ean, The W25ean (Ligako garai guztietako 25 jokalari onenen) artean aukeratua izan da. Tokioko 2020ko Olinpiar Jokoetan lortu duen bosgarren urrezko domina, bi sexuko saskibaloi jokalari olinpiko bakarrenetako bat da[6]; beste jokalaria, Diana Taurasi, AEBko Olinpiar taldekidea du.