Suga
From Wikipedia, the free encyclopedia
Min Yoon-gi (hangul: 민윤기; Daegu, Hego Korea, 1993ko martxoaren 9a), Suga eta Agust D izen artistikoengatik ezaguna, Hego Koreako rapero, konpositore eta ekoizle diskografikoa da. BTS boy band taldeko kidea da 2013az geroztik, Big Hit Music konpainiaren baitan.
Suga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | 민윤기 |
Jaiotza | Daegu, 1993ko martxoaren 9a (31 urte) |
Herrialdea | Hego Korea |
Lehen hizkuntza | koreera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Global Cyber University (en) Apgujeong High School (en) |
Hizkuntzak | koreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | raperoa, musikagilea, kantugilea eta DJ producer (en) |
Pisua | 59 kilogramo |
Altuera | 176 zentimetro |
Kidetza | BTS |
Izengoitia(k) | Agust D eta Suga |
Genero artistikoa | K-popa Korean hip hop (en) |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | HYBE (en) |
ibighit.com… | |
| |
2016an bere lehen bakarkako mixtapea argitaratu zuen SoundCloud bidez, Agust D izenekoa[1][2]. Lan honetan depresioaren eta fobia soziala gainditzeko bere borroka pertsonalaz hitz egiten du, beste hainbat gairen artean[3]. 2020an, bakarkako bigarren mixtapea atera zuen, D-2 izenekoa[4]. Bere esanetan, lehenengo mixtapeak iraganari buruz hitz egiten zuen eta bigarrenarekin orainaldian zentratu nahi izan zuen gehiago, 2016tik egindako bidea du oinarri[5].
2023ko apirilaren 21ean bere hirugarren bakarkako lana argitaratu zuen. Kasu honetan album formatoan, eta D-DAY izenarekin. Lan honek amaiera ematen dio Agust D izenarekin argitaratu duen trilogiari[6][7].