Teklatu (ordenagailua)
ordenagailuetan aginduak sartzeko gailu periferikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Teklatua edo klabiera konputagailuan, sakelako telefonoan edo bestelako gailuetan informazioa sartzeko erabiltzen den sarrera-periferiko bat da. Funtzio desberdina betetzen duten teklez osatua dago, modu desberdinean banatuak agertzen direnak, hizkuntza edo behar desberdinetara egokituak. Teklatu mota asko daude eta nahiz eta ahotsa testu bihurtzeko edo keinuak ezagutzeko metodoak asko hobetzen ari diren, gaur egun oraindik funtsezko sarrera-periferikoa da.
- Artikulu hau gailu informatiko baten tekla-multzoari buruzkoa da; musika-tresna gaitzat duena beste hau da: «Tekla-instrumentu»
Gauzaki honi izena emateko zenbaitetan giltzadi ere erabili egiten da, Ibon Sarasola hizkuntzalariak proposatutakoa eta hiztegi batzuek ekartzen dutena.[1][2][3]