Tessa Thompson
aktore estatubatuarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Tessa Lynne Thompson[1] (Los Angeles, 1983ko urriaren 3a) aktore eta abeslari estatubatuarra da. Los Angelesen jaio eta hezi egin zen, eta Santa Monica Collegen ikasten zegoen bitartean Los Angeles Women's Shakespeare Companyrekin hasi zen antzezlanak egiten. Ekaitza (The Tempest) eta Romeo eta Julieta bezalako lanetan parte hartu zuen, azken honek NAACP Theatre Awardetara izendatuta egoteak ekarri zuen. Bere aurrerapausoak Tina Mabryren Mississippi Damned (2009) eta Tyler Perryren For Colored Girls (2010) filmetan pertsonai nagusia egitearekin bat etorri ziren.
Tessa Thompson | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Los Angeles, 1983ko urriaren 3a (40 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Los Angeles Brooklyn |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Marc Anthony Thompson |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Santa Monica College (en) : Antropologia kultural Santa Monica High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, abeslaria eta musikagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Thompsonek ospea lortu zuen bere antzezpen aipagarri batzuengatik: Dear White People (2014) komedia-draman, Selma (2014) drama historikoan Diane Nash giza eskubideen ekintzaile pertsonaia antzezten, eta Creed (2015) eta Creed II (2018) kirol draman Bianca Taylor pertsonaia antzezten. Mundu osoko ospea lortu zuen bere Valkyrie rolarekin Marveleko Unibertso Zinematografikoko Thor: Ragnarok (2017) eta Avengers: Endgame (2019) filmetan.
Bere beste film batzuk honek izango liratekez: Sorry to Bother You (2018) humore iluneko komedia, Annihilation (2018) izu psikologikoko filma, Men in Black: International (2019) zientzia fikziozko akzio filma, eta Lady and the Tramp (2019) maitasun musikala. Telebistan Thompsonek Veronica Mars (2005-2006) drama iluneko telesaia, Copper (2012-2013) drama telesaia, Westworld (2016-jarraitzen du) zientzia fikziozko telesaia.