Trafiko-seinaleen lapurreta
From Wikipedia, the free encyclopedia
Trafiko-seinaleen lapurreta, batez ere ezohikotzat edo dibertigarritzat jotzen diren trafiko-seinaleek jasaten duten fenomenoa da. Bildumagileek ebatsi ditzakete seinale horiek, batzuetan behin eta berriz, dekorazioko elementu jatortzat hartzen baitira, batez ere ikasleen artean. Sarritan, egileek txantxatzat hartzen dituzte lapurreta horiek, baina garestiak izaten dira, eta, batzuetan ere, arriskuak sortzen dituzte.[1]
Aktibitate ilegala da, delitua da, eta, harrapatuak izanez gero, lapurrek isunak jaso ditzakete.[2]
Modak lapurreta horiek eragin ditzake zuzenean. Musika-banda batzuek, hala nola The Beatles edo Lynyrd Skynyrd taldeek, trafiko-seinaleen lapurretak elikatu dituzte nahi gabe, haien abesti eta album batzuek benetako toponimoak baitituzte, hala nola «Penny Lane», «Abbey Road», edo «Brickyard Road». Kale-izenak dituzten ikus-entzunezko produkzioek nabarmen areagotu ohi dute seinale horien lapurreta. Hiri batzutan ere oso ezagunak diren talde eta musikariei eskainitako kaleekin arazoak pairatzen dituzte.