Txikipedia:Ilar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ilarra (Pisum sativum) landare belarkara da. Ilarraren hazia barazki gisa jaten da.
Landare honek sistema begetatibo txikia eta ardatz-formako sustraia dauzka. Multzoka sortzen dira, hostoen galtzarbeetan kokatutako brakteetan. Haziak 5-10 zm luze diren zorroetan sortzen dira. Leka hauetako bakoitzak 4-10 ale eduki ohi ditu.[1]
Gainerako lekaleek bezala, elikadurari dagokionez, ilarrak Proteina eta mineral asko dauka. Oso aberatsak dira azukretan samurra direnean. Lehortuak, oso nutritiboak dira.
Ekologiaren aldetik, Sustrai korapiloetan eduki ohi dituen bakterio nitrifikatzaileei esker, ilarrak nitrogenoa finkatzen du lurzoruan eta ezaugarri honi esker ongarri natural gisa erabil daiteke.