Txikipedia:Mantenugai
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mantenugaiak edo nutrienteak organismo batek bizitzeko eta osasuntsu egoteko behar dituen substantzia kimikoak dira; bi motatakoak dira:
- Organikoak (organismo bizietatik datozenak): proteinak, karbohidrato edo gluzidoak, koipe edo lipidoak eta bitaminak.
- Inorganikoak (organismo bizietatik ez datozenak): ura eta gatz mineralak.
Mantenugaiak elikagaietatik ateratzen dira. Mantenugai batzuk ezinbestekoak dira, hau da, behar-beharrezkoak bizi ahal izateko; eta beste batzuk aldiz, ez, baina bai garrantzitsuak beste funtzio batzuetarako.
Mantenugai bakoitza hainbat elikagaitatik lortzen du organismoak, mantenugaiak ez baitaude berdin banaturik elikagaietan. Elikagai bakoitzean mantenugai jakin bat izaten da nagusi: horregatik oso garrantzitsua da era guztietako elikagaiak hartzea.