Txikipedia:Organo (biologia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Organo bat, anatomian eta biologian, ehun mota ezberdinen batuketa bat da funtzio jakin bat edo batzuk betetzeko, betiere zelula anitzeko izakietan.[1] Organo batean zelula asko daude eta zelula hauek batera jarduten dute denen artean zerbait egiteko. Organo anitzek funtzio jakin bat betetzen dutenean, denak elkarlanean, sistema bat osatuko dute.
Beraz, organoa baino antolaketa era sinpleagoa ehuna da, eta konplexuagoa, sistema.
Adibide bat jartzearren, bihotza organo bat da, besteak beste gihar zelulek osatutakoa, eta bere funtzioa odola gorputz osora ponpatzea da, gizakia edo animalia bizirik mantentzeko. Bihotza, beraz, forma du eta erauzi daiteke, eta ondorioz osotasun anatomiko bat eratzen du; gainera, batera jarduten duten zelulen multzoa da eta ondorioz osotasun funtzionala osatzen du.