Txikipedia:Timea Bacsinszky
From Wikipedia, the free encyclopedia
Timea Bacsinszky 1989 ko ekainaren 8an jaio zen, Lausanan, Suitzan. 3 urterekin hasi zen tenisean jolasten eta oso gaztetatik hasi zen nabarmentzen. Juniorra zela, Australiako Grand Slams eta Roland Garros txapelketetan semifinaletara iritsi zen 2004 eta 2005. urteetan. 2011.urtean tenisetik erretiratu zen, 22 urte zituela, oinetako lesio larri baten ondorioz. Hurrengo urteko otsailean Fed Cup-era itzuli zen eta gero WTAko hainbat txapelketa jokatzeko. Bere ibilbidean zehar, indibidualean 4 International WTA Tour irabazi zituen eta binakakoetan 5. 2021 eko uzatailaren 16an erretiratu egin zen. [1]