Txikipedia:Venezia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Venezia Italiako iparraldeko hiri bat da, oso garrantzitsua historiaren, kulturaren eta turismoaren ikuspegitik. Dituen kanal eta ubideengatk, jauregi ederrengatik eta arteagatik da ospetsua.
π¨βπ¨βπ¦βπ¦ Biztanleak 254.850 |
π Azalera 415,9 kmΒ² |
π Altuera 2 metro |
π· Argazkiak ikusi |
πΊοΈ |
Hiria 100 uhartetxo baino gehiagoren gainean dago eraikita. Uharte txiki horiek Itsaso Adriatikoaren ertzeko aintzira batean daude. Gaur egun, 261.000 biztanle ditu, 2018ko erroldaren arabera.
Hiriko kanalen gaineko 400 bat zubik lotzen dituzte Veneziaren azpiko uharteok. Hori dela eta, jendea itsasontzian edo oinez ibiltzen da hirian, ezin da autorik erabili. Txalupa luze eta hondo zapaleko bat, gondola, da Veneziaren sinbolo tradizional bat. Ubide Handiak (Canal Grande) egiten du hiriko kale nagusiarena.
Piazza San Marco izenekoa da Veneziako plaza nagusia. Eliza eder bat dago han, San Marko Basilika, kupula urre-koloreagatik eta barrualdeko mosaikoengatik ospetsua. Plaza horretan dago Dogoen jauregia ere, hau da, hiriko agintarien egoitza zena.