Valoniera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Valoniera[1] (jatorriz walon) hizkuntza erromantzea da, Belgikako Valonian 600.000 hiztunen bigarren hizkuntza. Oïl familiakoa da, frantsesa bezala. Antzina valoniera frantsesaren dialektotzat hartzen zen arren, Feller Julesen lanaz geroztik[2] hizkuntza beregaintzat jo ohi dute hizkuntzalariek. Dena dela, valoniera ez da Belgikako frantsesarekin nahasi behar. Izan ere, azken hori Frantziako frantsesaren berdintsua da, hiztegiko eta ahoskerako xehetasunen batzuk gorabehera.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...
Valoniera | |
---|---|
walon | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Belgika Frantzia |
Hiztunak | 600.000 (estimazioa) |
Ofizialtasuna | Belgikako erregio hizkuntza endogenoa |
Eskualdea | Valonia, Ardenak |
UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak italo-mendebaldeko hizkuntzak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Gallo-Rhaetian (en) Oïl hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | wa |
ISO 639-2 | wln |
ISO 639-3 | wln |
Ethnologue | wln |
Glottolog | wall1255 |
Wikipedia | wa |
UNESCO | 1947 |
IETF | wa |
Endangered Languages Project | 2991 |
Itxi