Varroa destructor
artropodo espezie bat, erlearen bizkarroia dena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Varroa destructor barroa mota bat da, hots, akaro bizkarroi bat, Apis cerana eta Apis mellifera erleez elikatzen dena. Akaro horrek eragindako gaixotasunari barroasi esaten zaio, eta erle eztigileak gaur egun duen gaixotasun nagusia da.[1] Mundu osoko erlezaintzari eragiten dio.
Varroa destructor | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Arachnida |
Ordena | Mesostigmata |
Familia | Varroidae |
Generoa | Varroa |
Espeziea | Varroa destructor [[Denis Anderson, John W. H. Trueman|]], 2000 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Erle arrunt eta Apis cerana |
Luzera | 1,1 mm eta 0,8 mm |
Gaixotasuna | varroosis (en) |
Genomaren kokapena | metazoa.ensembl.org… |
Barroa ohiko parasitoa izan da Asian dagoen erle mota batentzat (Apis cerana). XX. mendearen erdialdean, ordea, Errusiako ekialdean, erlezaintzan erabili ohi diren erleak (Apis mellifera) Asiakoarekin kontaktua izaten hasi ziren, eta parasitoa espezie batetik bestera pasatu zen. Hala, mundu osora zabalduta dago orain.
1986an Euskal Herrian sartu zen eta izugarrizko triskantzak egin zituen eta egiten ditu oraindik erleen artean. Harrezkero ez dago Apis mellifera espezieko erle basatirik gure artean, erlezainek zainduak izan ezik. Akaro honen aurkako urteroko tratamenduek mantentzen dituzte bizirik erleak.[2][3]
Barroa erle-kolonietan baino ezin da ugaldu. Erle-larbei erasotzen die, eta gantzak xurgatuta ahuldu egiten du. Prozesu horretan, akaroak ARN birusak zabaltzen ditu erlearengan, hala nola hegal motxen birusa. Barroa erlauntzean asko zabaltzen bada erle-kolonia osoa hil dezake. Erlezaintzan kalte ekonomiko handiena eragiten duen parasitoa da barroa.