Viktor Pintxuk
From Wikipedia, the free encyclopedia
Viktor Mykhailovytx Pintxuk (Ukraineraz, Віктор Миха́йлович Пінчýк; Kiev, 1960ko abenduaren 14an jaioa) enpresaburu eta oligarka ukrainar bat da. 2021. urtean, Forbes agerkariak Ukrainako bigarren pertsona aberatsenentzat jo zuen 2.500 milioi dolarreko jabetza kalkulatuta.[1] Bere jabetzetan aktibo industrialak sartzen dira, hala nola tutuen eta hodien ekoizpena, trenbide-ibilgailuen gurpilak, altzairu eta aleazio bereziak, makineria eta komunikabideak.
Olena Pintxuk bere emaztea Ukrainako presidente ohi Leonid Kutxmaren alaba da[2].
Pintxuken jabetzak bi enpresaren bidez kudeatzen dira batik bat. EastOne Group LLC Londresen kokatua dago, eta inbertsiorako, proiektuak finantzatzeko eta finantza-aholkularitzarako nazioarteko enpresa bat da. Ukrainan Interpipe Group taldearen jabe da, bertako hodi, gurpil eta altzairu-ekoizle nagusietakoa.