Yann Arthus-Bertrand
argazkilari frantziarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Yann Arthus-Bertrand (1946ko martxoaren 13a) ingurumen eta gizarte aktibista, zientzia dibulgatzaile, dokumental zuzendari eta argazkilari frantsesa da.[1] [2]
Datu azkarrak Peintre de la Marine (en), Bizitza ...
Yann Arthus-Bertrand | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Paris, 1946ko martxoaren 13a (78 urte) | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, argazkilaria, film-zuzendaria, kazetaria, gidoilaria, aeronauta eta ekintzaile ekologista | ||
Parte-hartzailea
| |||
Enplegatzailea(k) | Paris Match | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) | ||
Mugimendua | Ekologismoa | ||
Genero artistikoa | aireko fotografia | ||
yannarthusbertrand.org | |||
|
Itxi
Bere espezialitatea animalien argazkilaritza zen, batez ere Kenyan Masai Mara erreserban (Serengeti eskualdean) egon ondoren, baina geroago aireko argazkigintzara pasatu zen. Helikopteroetatik eta baloi aerostatikoetatik ateratako argazkiekin 60 liburu baino gehiago argitaratu ditu munduko leku guztietan. National Geographic aldizkariak askotan argitaratu ditu bere lanak,[3] hainbat herrialdetan erakusgai egon direnak.
Arthus-Bertrand "Académie des Beaux-Arts de l'Institut de France"-ko kidea da.[4]