Yucatango maia hizkuntza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Yucatango maia (hizkuntza hartan, Màaya t'àan) maia hizkuntza bat da, Mexikoko Yucatán penintsulan hitz egiten dena, Mexikon hiztun gehien duen maia hizkuntza. Familia berean hizkuntza hauek ditugu:
- Mopán hizkuntza: Belizen hitz egiten da. 10.000 hiztun.
- Itzá hizkuntza: Petenen hitz egiten zen. Desagertuta.[2]
- Lacandón hizkuntza: Izen bereko oihanean, Chiapas, mila hiztun inguru.
Yucatango maia | |
---|---|
Yucatango maia hizkuntzaren hedadura. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Mexikoko Quintana Roo, Campeche eta Yucatán. |
Hiztunak | 800.291[1] |
Ofizialtasuna | Ofiziala Mexikon. |
Eskualdea | Mesoamerika |
UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
Araugilea | Instituto Nacional de Lenguas Indígenas |
Hizkuntza sailkapena | |
Maia hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza objektua subjektua, hizkuntza eranskaria, subjektu aditza objektua eta hizkuntza ergatiboa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | yua |
Ethnologue | yua |
Glottolog | yuca1254 |
UNESCO | 1752 |
IETF | yua |
Endangered Languages Project | 6949 |
Beraz, Yucatango maia hizkuntzak terminoarekin, pluralean, familia bat adieraz daiteke eta, baita ere, singularrean, Yucatango maia hizkuntza zehatz bat.[erreferentzia behar] Bigarren kasu honetan, Yucatango maia Mexikoko Quintana Roo, Campeche eta Yucatán estatuetan erabiltzen da.
Yucatango maia Mexikon hiztun gehiago duen maia hizkuntza a: 800.291 hiztun ditu, gehienak goian aipatutako estatuetan;[1] dena dela badira komunitate txiki batzuk Guatemalan (700 inguru) nahiz Belizen (5.000). Literatura aberatsa du, eta oro har kulturalki zein sozialki bizi-bizirik dabilen hizkuntza da. Badira irakasteko akademiak eta ikastetxe bereziak.