Zaldun beltz (ufologia)
Lurra orbitatzen duen ustezko satelite estralurtarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Zaldun beltza (ingelesez: Black Knight), bereziki ufologia munduan, Lurra orbitatzen duen edo zenbait periodo historikotan gure planetara bertaratu den ustezko satelite bat da. XX. mendean hartu zuen indarra fenomeno honek, espazio lasterketaren garaian jasotako zenbait seinale anomaloek eta Lurra orbitatzen zuten zenbait objektu identifikatu gabeek eraginda. Zientziaren munduan ez zaio interes handirik jarri fenomenoari eta sarritan ukatua izan da zientzialari gehienen aldetik, ebidentzia faltarengatik. Zaldun beltzaren ikustaldi gehienak espazioko zaborrari edo antzekoei leporatu dizkiete zientzialariek.[1]