Zerrenda:20. mendeko 100 liburuak (Le Monderen zerrenda)
Wikimediako zerrenda artikulua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mendeko 100 liburuak XX. mendeko ehun liburu hoberentzat hartu diren idazlanen zerrenda da. 1999ko udaberrian taxutu zen, Frantziako Fnac liburu banatzaileak eta Parisko Le Monde egunkariak antolatutako bozketa baten bidez.
Hasteko, liburu dendek eta egunkariak berrehun liburuko zerrenda bat prestatu zuten. Ondoren, 17.000 frantziarrek bozkatu zuten, galdera honi erantzunez: «Zein liburuk iraun dute zure oroimenean?».[1]
Hautaturiko liburuen zerrendan, nahasian datoz eleberri handiak, olerkiak eta antzezlanak, bai eta komiki banden libururen bat ere. Zerrendako aurreneko 50 liburuei buruzko saiakera egin zuen Frédéric Beigbederrek: Dernier inventaire avant liquidation ("Azken inbentarioa likidazioaren aurretik"). Saiakera horretan nabarmendu zuenez, zerrenda hau frantses ikuspegitik egina dago.