Zerrenda:Garai guztietako 100 liburu onenak, Norvegiako Bokkluben arabera
Wikimediako zerrenda artikulua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Garai guztietako 100 liburu onenak, Norvegiako Bokkluben arabera edo Bokklubben Mundu Liburutegia Norvegiako Borkkluben (Norvegiako Liburuaren Elkarteak, norvegieraz: Verdensbiblioteket) oihartzun handiko ekimena da. Elkarte horiek 2002an mundu mailako ehun liburu garrantzitsuenen zerrenda aurkeztu zuen. Hori egiteko, aurretik, 54 herrialdetako ehun idazleei haien iritzia eskatu zieten. Egile bakoitzak hamar liburu aukeratu zituen eta datu horiekin zerrenda osatu zen. Ekimenaren bidez herrialde guztietako, garai guztietako eta kultura guztietako liburuak bildu nahi zen.[1]
Behin betiko zerrendan lau liburu anonimo daude eta bakarrik hamaika dira emakumeek idatzitakoak. Guztien artean On Kixote Mantxakoa eleberriak "inoiz idatzitako liburu literario onenaren kalifikazioa" jaso zuen.