Zigilu (estanpazio tresna)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zigilua, zeinu bat estanpatzeko tresna, eskuz eusten den mahaigaineko tresna bat da, alde batean zigilu-egiaztagiria edo zeinua daraman argizari edo berun puska duena[1].
- Artikulu hau eskuko tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zigilu (argipena)».
Tresnaren mutur hori tintatan bustiz, zigiluaren irudia estanpatzen ahal da paperean oro har. Era berean, lakrearekin konbinatuta, pakete, kaxa, ate eta kidekoetan erabil daiteke, itxita mantentzeko eta ireki ez direla bermatzeko jartzen den lokarrian.