Zuberoa (jatetxea)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zuberoa Gipuzkoako Oiartzun udalerriko Iturriotz auzoan dagoen jatetxe bat da. Jatetxearen jabea eta arduraduna Hilario Arbelaitz sukaldari ezaguna da. 600 urte inguru dituen Garbuno baserrian dago.
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Zuberoa (jatetxea) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Oiartzun |
Koordenatuak | 43°17′35″N 1°51′58″W |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Hilario Arbelaitz |
Kontaktua | |
Helbidea | Araneder bidea, Iturriotz |
Webgune ofiziala | |
Itxi
Belaunaldiz belaunaldi pasatu da jatetxe hau, eta euskal plater tradizionalak prestatzen dituzte, ukitu moderno batekin. Michelin izar bat ere badu. Bederatzi platereko menua eskaintzen dute 159,50 euroan, eta sarrerako platerek, berriz, 38,50 eurotik gora balio dute.[1]