Aerogel
Gel bateko partikula likidoak gas baten partikulez ordezkatuz lortzen den solido oso porotsua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Aerogela substantzia koloidala da (gelaren antzekoa), non osagai likidoa gas batengatik aldatzen den, dentsitate oso urriko solido bat lortuz. Izan ere, aerogelaren dentsitatea beirarena baino mila aldiz txikiagoa da eta airearena baino hiru aldiz handiagoa soilik.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Hain arina izateko, aerogelak ezaugarri miresgarriak ditu: isolatzaile termiko oso ona da, eta bera baino 1.000 aldiz pisutsuagoak diren substantziei eutsi diezaieke.
Solido hau aireak osatzen du %98-an, eta silizioan, zirkonioan, aluminioan, kromo oxidoan, eztainuan edo karbonoan egon daiteke oinarritua gainerako materia solidoa. Samuel Stephensek garatu zituen konposizio gehienak.