Solido
materiaren egoera / From Wikipedia, the free encyclopedia
Egoera solidoa edo gotorra deformazioarekiko eta bolumen aldaketekiko erresistentea den materiaren egoera bat da. Presioa konstante mantenduz eta tenperatura baxuan, solidoek gehienetan kristal-egiturak osatzen dituzte[1]. Horri esker, indarrak jasan ditzake itxura batean deformatu gabe. Hortaz, multzo zurrunak, konprimiezinak, gogorrak eta erresistenteak izan ohi dira. Bolumen konstantea daukate eta ez dira hedatzen.
- Egoera solidoaren fisikak, materia kondentsatua, modu esperimentalean eta teorikoan aztertzen du, hau da, 1019 atomo baino gehiago elkarren artean kontaktua dituzten likidoak eta solidoak[2].
- Solido deformagarrien mekanikak medio jarraituen mekanikaren ikuspegitik aztertzen ditu propietate mikroskopikoak, hala nola tentsioa, deformazioa eta magnitude termodinamikoak[3], eta ez du barne-egitura atomikorik ezagutzen, arazo mota batzuetarako ez baita garrantzitsua.
- Materialen zientzia batez ere solidoen propietateez arduratzen da, hala nola egitura eta fase-transformazioez[4].
- Egoera solidoaren kimika material berrien sintesian espezializatzen da.
Ezagutzen den solidorik arinena material artifizial bat da: aerogela, 3 mg/cm3 edo 3 kg/m3-ko dentsitatearekin; beira, 1,9 g/cm3-ko dentsitatearekin; dentsitaterik trinkoena duena, berriz, metal bat da: osmioa (Os), 22,6 g/cm3-ko[5].