Kareem Abdul-Jabbar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kareem Abdul-Jabbar, jaiotzez, Ferdinand Lewis Alcindor (Harlem, New York, 1947ko apirilaren 16a-) saskibaloi jokalari estatubatuarra izan zen, gaur egun erretiratua, NBAko onenen artean txoko bat duena. 1969tik 1989ra bitartean, Milwaukee Bucks eta Los Angeles Lakers taldeetan ibilitakoa da. Lew Alcindor deitzen zioten eta, 1971n, Malcolm Xen autobiografia irakurri eta gero, musulman bihurtu eta izena aldatu zuen.[1][2][3]
Kareem Abdul-Jabbar | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Ferdinand Lewis Alcindor, Jr. | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | New York, 1947ko apirilaren 16a (77 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizilekua | New York Los Angeles | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | ingelesa estatubatuar ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Power Memorial Academy (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa estatubatuar ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloi jokalaria, saskibaloi entrenatzailea, aktorea, zinema ekoizlea, autorea, gidoilaria eta telebista-aktorea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | pibota | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lateralitatea | eskuina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 102 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 218 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Erlijioa | islama | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
kareemabduljabbar.com | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Ezaguna egin zen oso bere Sky Hook edo "zeruko gako" saskiraketengatik, geraezinak baitziren. Bi jokalarik bakarrik geratu ahal izan zuten jokaldi hori behin bakarrik: Hakeem Olajuwonek eta Wilt Chamberlainek.
Abdul-Jabbarrek 42 urterekin utzi zuen saskibaloia, NBAren historiako puntugilerik eta txapelgilerik handiena zela. All-Star Game gehienak jokatu dituen jokalaria ere da. Inork baino arrakasta gehiago izan du lehian: urteko hasiberri eta NBAko txapeldun 6 alditan Bucks eta Lakersekin, bi aldiz NBAko finaletan MVP, 19 aldiz All-Star eta bi aldiz ligako puntugilerik handiena... Kanporaketetako 8 errekor eta All-Starreko 7 ere baditu.
Pistan arrakasta handia izan bazuen ere, ez zuen bere karreraren amaierara arte afizioaren estimua lortu. Gizon gordea izan zen, prentsarekin harremanik ez zuena eduki nahi. 1988-89 ko denboraldian, azkena izango zuenean, ligako kantxa orok egin zion Abdul-Jabbarri omenaldia.