Moises
From Wikipedia, the free encyclopedia
Moises (egiptoeraz: Moyses; grezieraz: Mωϋσῆς; hebreeraz: מֹשֶׁה; arabieraz: موسىٰ; ge'ezez: ሙሴ) testu biblikoetan buruzagi erlijioso, lege-emaile eta profeta modura azaltzen den pertsonaia da. Israelgo liberatzaile eta legegilea (K.a. XIII. mendea). Bibliaren arabera, hebrearrei aberria, erlijioa eta legea eman zizkien buruzagi karismatikoa izan zen. Egipton jaio eta hebrearrek jasaten zuten zapalkuntzaren aurkako erresistentziako burua izan zen. Hebrearrak Egiptotik atera zituen eta Jahveren gurtzaren inguruan talde desberdinak herri bakarrean bildu.[1]
Moises | |
---|---|
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | |
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Land of Goshen (en) , K.a. II. milurtekoa, K.a. 1393 eta K.a. 1526 |
Heriotza | Nebo, K.a. II. milurtekoa, K.a. 1273 eta K.a. 1406 |
Herrialdea | baliorik ez |
Sexua | gizonezkoa |
Egoitza | Egipto, Sinai eta Midian (en) |
Jarduera | buruzagi militarra erlijio burua legegilea taumaturgoa artzaina agintaria |
Egoera medikoa | Disfemia |
Familia | |
Aita | Amram |
Ama | Jokebed |
Ezkontidea(k) | Sefora Tharbis (en) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Bestelakoak | |
Ikasleak | Josue, Eleazar eta Phinehas (en) |
Bibliako lehen bost liburuen, Torah-en, funtsezko autoretzat Moises jarri izan du tradizio judu-kristauak. Toraren egiletza aitortzen zaio (Moisesen bost liburuak ere deitzen zaie Tora osatzen duten idazkiei). Hebreeraz Moxe Rabbeinu (hebreeraz: מֹשֶׁה רַבֵּנוּ, "Moises gure irakaslea") ere deitzen zaio, eta judaismoaren profetarik garrantzitsuena da. Aldi berean, islamaren, kristautasunaren, bahaismoaren eta beste hainbat erlijioren profeta da.