Saladin I.a
Ajubtarren leinua sortu zuen Egipto eta Siriako lehen sultana / From Wikipedia, the free encyclopedia
Saladin I.a[1][2] edo An-Nasir Salah ad-Din Yusuf ibn Ayyub (arabieraz: صلاح الدين يوسف بن أيوب, Ṣalāḥ ad-Dīn Yūsuf ibn Ayyūb, «Jusuf, Aiuben semea»; kurdueraz: سەلاحەدینی ئەییووبی, Selahedînê Eyûbî; Tikrit, 1137 – Damasko, 1193ko martxoaren 4a), Egiptoko sultan aiubtarra izan zen 1171-1193 urteetan, eta Siriakoa 1174-1193 bitartean. Historiako agintari islamikorik handienetarikoa izan zen.
Saladin I.a | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1188 - 1188 - Al-Adil I.a →
1185 - 1193
1183 - 1193 - Az-Zahir Ghazi (en) →
1174 - 1193 - Al-Afdal ibn Salah ad-Din →
1169 - 1193 - Al-Aziz Uthman (en) →
1169 - 1174 ← Shirkuh (en) | |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | يُوسُف بن نجم الدين أيُّوب | ||||||||||||
Jaiotza | Tikrit, 1137 | ||||||||||||
Talde etnikoa | Etnia kurdua | ||||||||||||
Heriotza | Damasko, 1193ko martxoaren 4a (54/55 urte) | ||||||||||||
Hobiratze lekua | Omeiatarren meskita | ||||||||||||
Heriotza modua | : gaixotasun infekziosoa | ||||||||||||
Familia | |||||||||||||
Aita | Karim Ali Abdallah Ayoub | ||||||||||||
Ama | Sitt al-Mulk Khatun | ||||||||||||
Ezkontidea(k) | Ismat ad-Din Khatun (en) | ||||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||||
Leinua | Aiubtar leinua | ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Hizkuntzak | arabiera kurduera | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | militarra eta buruzagi militarra | ||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Crusader invasions of Egypt (en) Battle of Montgisard (en) Siege of Kerak (en) Battle of Marj Ayyun (en) Battle of Jacob's Ford (en) Battle of Belvoir Castle (en) Battle of Al-Fule (en) Battle of Cresson (en) Hattingo gudua Siege of Jerusalem (en) Siege of Tyre (en) Akreko setioa Battle of Arsuf (en) Battle of Jaffa (en) Battle of the Horns of Hama (en) | ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Erlijioa | islama | ||||||||||||
Islamaren defendatzailea, bereziki sunismoarena, Ekialde Hurbila batu zuen politikaren eta erlijioaren aldetik, kristauei aurre eginez eta Abbastar Kalifa-herriko kultu ofizialetik urrun zeuden edozein doktrina amaiaraziz. Bereziki ezaguna da Lurralde Santuak gurutzatuei kentzeagatik eta Jerusalem musulmanei itzultzeagatik. Gertaera hura kolpe latza izan zen Mendebaldearentzat, eta beste gurutzada bat antolatu zen, Rikardo I.a Ingalaterrakoa buru zela.