Batabiar matxinada Germania Beherean 69. eta 70. urteen artean gertatu zen. Batabiarrak- Batavian, Rhinen deltan hain zuzen ere, bizi zen katoekin loturiko germaniar herri txiki baina militarki boteretsua zena- Erromatar Inperioaren kontra matxinatu ziren. Laster Galia Belgikako tribu zeltak eta zenbait germaniar tribu gehitu zitzaizkien.
Datu azkarrak Bataviar matxinada, Data ...
Bataviar matxinada |
---|
Lau enperadoreen urtea |
|
Data | 69–70 |
---|
Lekua | Germania Beherea |
---|
Emaitza | Erromatar garaipen estrategikoa |
---|
|
|
|
|
Kaio Julio Zivilis Brinno Julio Tutor Julio Klasiko Veleda |
Marko Hordeonio Flako Kaudio Labeo Munio Luperko Kinto Petilio Zerial |
---|
|
|
5.000–20.000 |
60.000–65.000 |
---|
|
|
|
Itxi
Kaio Julio Zivilis erromatar ofizial laguntzaile eta batabiar printzeak gidaturik, germaniarrek hasieran erromatar armada menderatu zuten, bi legio ere suntsituz. Baina erromatarrek izugarrizko armada eratu eta Kinto Petilio Zerial bere jeneral izendatu zuten.[1] Honek gerraren patua aldatu zuen eta batabiarrek bakea negoziatzera behartu zuen. Germaniarrek erromatar agindua onartu behar izan zuten eta baita Noviomagusen (egungo Nimegan) legio bat kuarteleratua izatea ere.