Danubio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Danubio[1] (latinez: Danubius eta Ister; alemanez: Donau; txekieraz eta eslovakieraz: Dunaj; kroazieraz: Dunav; serbieraz eta bulgarieraz: Дунав, Dunav; hungarieraz: Duna; ukraineraz: Дунай, translit.: Dunai; errumanieraz: Dunărea; turkieraz: Tuna) Europa erdialdeko eta ekialdeko ibaia da. Luzeraz (2.850 km), arroak hartzen duen eremuaz (817.000 km²) eta batez besteko emariaz (6.500 m³/s ahoan) kontinenteko bigarren ibaia da, Volgaren ondotik.
Datu azkarrak Danubio Donau, Dunaj, Duna, Dunav, Dunărea, Дунав, Datu orokorrak ...
Danubio Donau, Dunaj, Duna, Dunav, Dunărea, Дунав | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai eta nazioarteko ibai |
Luzera | 2.850 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°13′19″N 29°44′36″E |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Baden-Württemberg |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 801.463 km² eta 817.000 km² |
Arro hidrografikoa | Danube basin (en) |
Ur-emaria | 5.433 m³/s |
Lakuak | Lake Đerdap (en) |
Iturburua | Brigach eta Breg (en) |
Bokalea () | Itsaso Beltza |
Itxi
Alemaniako Oihan Beltzan du sorburua. Brigach eta Breg erreka txikiek Donaueschingen hirian bat egiten dute, eta hortik aurrera ibaiak Danubio izena hartzen du. Itsaso Beltzera isurtzen da, Errumanian, Danubioren delta zabala osatuz.